Venturi efektua

Venturi efektua honela azaltzen da: hodi itxi baten barneko fluidoaren korronteak fluidoaren presioa jeisten du sekzio txikiago batetik igarotzerakoan abiada handitzen denean. Hodiaren toki honetan, beste hodi baten muturra sartzen bada, bigarren hodi honetan dagoen fluidoaren xurgaketa gertatzen da. Efektu honek, bere izena, Danel Altuna Giovanni Battista VenturiVenturi (1746-1822) fisikari italiarragandik hartzen du. Venturi efektua Bernoulliren printzipioa eta masa jarraipenaren printzipioarekin azaltzen da. Fluido baten emaria mantentzen bada, baina sekzioa txikiagotzen bada, ezinbestean, abiadura handiagotu egiten da. Energia kontserbazioaren teoremagatik, energia zinetikoa igotzen bada, presioaren balioagatik zehazturiko energia jaitsi egiten da.


Developed by StudentB